Orubea ikusi eta aztertu ta gero, gure ideia izen da, eraikin karratu bat hegazkin batetik bertara soltatea eta bertan dauden kanpoko eragin guztiek eraikin horri forma ematea, espazio diferenteak sortuz eta programa bideratuz.
Holan, behe oinean nahiko librea dan eraikin bat sortu da, orubeko komunikazio puntu danak ahalbidetuz. Ganera, programaren arabera proposatu dogun erikineko gorputz desberdinek zabalera esberdinak dituzte funtzioetara egokitzeko.
Supermerkatuko karruak daukagun egiturara egokitzeko deskonposatu egingo ditugu, albo bateko plantxa bakar bat hartuz eta euren formaz baliatuz, bata bestearen gainean engantxauko doguz. Hauek egituran eusteko, 2. mailako egitura moduan funtzionatzen duten karril batzuk aukeratu ditugu eta karruen erruedek alde guztietara mugitzeko duten askatasunari esker, ur biltegiaren forma borobilera errez moldatuko dira. Horrez, gain, teknika honi esker, fatxada mugikorrak egitea proposatzen dugu.
Bestalde, karruek askotan alboan itsatsita ekarten dereazen publizitate parkantarten bidez, alde batetik, itxitura solido bat lortuko dugu (zonalde horretan gogor jotzen duten euria eta haizeari aurre egin ahal izateko) eta bestetik, ur-biltegiaren itxura aldatuko duen konpozizio bat lortuko dugu: