sábado, 21 de febrero de 2009

Blade Runner

Aukeratzen jarrite, enaz zientzi-fikziozko pelikulen alde egiten dutenetarikoa, baia hau gustatu zitzaidan. Pelikula amaitu zanean, inguru guzti hori, gizarte hori, egunen baten errealitatean bilakatuko ote zan pentsetan geratu nintzen. Emoten deu behintzet, asmatzen dabizen teknologi berri guztiengatik eta hiri erraldoi eta indartsu batzuk hartzen ari diren bideagatik, holan izango dala parte batetik. Bestetik, pentse neban, badauzela beste hiri asko, hemen, Europa inguruen batez be, oso kontuten dekeala euren jatorrie eta gizartearen ongizatea. Baia, bueno, batek daki...

jueves, 19 de febrero de 2009

Indotxina-ko bidaia

Indotxinako bidai honetan gehien harritu doztena da, zelan dabizen munduko hiri batzuk, abiadura izugarri baten aldatzen. Ibai zabal bat eta inguruan bizitoki moduan txabolak izatetik, eraikin ikaragarriak eta kontrolatu gabeak egitera.

Batez be, zelan etorkizuneko hiri horiek, nola dabizen jatorrizko hiria botatzen, kanporantza bultzatzen.


Tradizioagaz lotutako, oso bitxia iruditu dazten bidaiko beste atal bat, eraikin artifizial eta zuhaitzen arteko baso hau izen da.


Klase hasieran aipatutako Cristina Iglesias eskulturea ekarri dit burura. Izan ere, artista honek natura erabiltzen deu elementu artifizialak egiteko eta kasu honetan, natura artifizial bat dala emoten deu, baia ezta holan. Naturak, berak, sortutakoa da. Asko gusta dazte zelan batzen diren biak argazki honetan: artifiziala eta naturala. Zer da zer?

ERRIOXA

Logroñoko udaletxea (1980) - Rafael Moneo




Udaletxetik gehien gusta zaztena barruko espazioak izen ziren, zelan erabiltzen dauen argia espazio bakoitzean, sapaiaren altuerakaz nola jolasten dauen eta baita, zutabe motak zelan esberdintzen deuzen (karratuak edo borobilak) zonalde batetan edo bestean egotearen arabera, iherarkia bat markatuz. Ganera, egitura eta itxitura banatzearena oso argi ikusten zan.

Nire ustez, oso lagungarria izango dazku irteera honetan ikusitakoa, batez be, programa zabal bat dekon udaletxe bat nola planteatu dan ikusteak. Gure inguruko herri gehienetan dekoguzen udaletxe konbentzionaletatik aparte beste ideia bat eukiteko, beste erreferentzia bat.

Alejandro Zaeran ofizinak


Asko gusta zazten arkitekto Madrildarraren ofizina eraikin hau, parte batetik bere, ez nauelako espero halako eraikin bat aurkitzea egie esan.
Eraikina, bera, barruan ezarritako funtzioez aparte, bere estalduraren bitartez erabilgarria bihurtze horrek deitu zozten atentziñoa. Ibilbide baten parte egiten da, bi punturen arteko lotura bat eskeintzen du, bezeroak eta tokiak, berak, eskatzen dereazen beharrak betetzen dituela uste dut.
Izan daiteke, ibilbide horiek eraikinaren forma baldintzatzea, baina baliteke proiektatzeko modu
ezberdin bat garatzea holan, funtzioak ematea forma edo.

J. Alcorta bodega - Iganacio Quemada

Nire lehenengo aldie izen da halako bodega minimalista eta innobatzaile bat ikusten nauena eta ardoaren mundu zabal horretarako atea ireki dozt.
Egie esan, inoiz ez dazte bururatu bodega batek dekozen beharrak zeintzuk izan ahal diren pentsetea, baina kondizio zehatz batzuk behar dituzten halako espezioek, zenbet aukera emoten dereazen harritu zozten.
Baita, aipatzekoa da ere, urte askotako tradizioa duen lanbide bat, nola eraldatu dan eta moldatu dan haize berrietara baina, beti ere, bere xarma mantenduz.