
Aurretik, ikusita euki dot Malaparte etxea, liburutegiko aldizkari baten baten, eta momentu horretan bezala, berriz be, bere kokapenak eta formak atentziñoa deitu dozte. Batez be, zerurantz igoten dan eskilara horrek, bertan dauden bista zoragarrietaz disfrutatzeko aukera emoten deuena, baina, baita barruko espazioak: itsasora irekitzen diren lehio karratu handi horien inguruan sortzen direnak. 










Lehenik emandako pausoetan, orubearen aurretik pasatzen ziren errepidea atzetik bideratu dugu, itsasoarekin erlazio estuago bat eratzeko eta eraikinak itsasora irekitzeko asmoarekin. Bestalde, gure ideia ere, zezen plaza gure proiektuan integratzea izan zen, Santoña herrian duen garrantzia dela. Horretarako aurreko eraikin bat suntsitu behar izan dugu. Azkenik, komertzioen zonaldearen luzapen bat planteatzen dugu.