

Donostiako Monpaseko zonalde honetan planteatutako plataformak bertikalean altxatzen dira. Izatez, ideia, arrokak besarkatzen dituen olagarro handi batena da, eta beraz, plataforma bertikal hauetatik, itsasertzera eramaten dotzuten beso (plataforma) luze batzuk irtetzen dira, kota ezberdinetan gora eta behera egiten dutenak.Era berean, aipatutako plataforma bertikal hauek sare batez estaltzen dira, forma organiko bat lortuz.













Lehenik emandako pausoetan, orubearen aurretik pasatzen ziren errepidea atzetik bideratu dugu, itsasoarekin erlazio estuago bat eratzeko eta eraikinak itsasora irekitzeko asmoarekin. Bestalde, gure ideia ere, zezen plaza gure proiektuan integratzea izan zen, Santoña herrian duen garrantzia dela. Horretarako aurreko eraikin bat suntsitu behar izan dugu. Azkenik, komertzioen zonaldearen luzapen bat planteatzen dugu.