
lunes, 8 de junio de 2009
martes, 7 de abril de 2009
5. miniproiektua


Donostiako Monpaseko zonalde honetan planteatutako plataformak bertikalean altxatzen dira. Izatez, ideia, arrokak besarkatzen dituen olagarro handi batena da, eta beraz, plataforma bertikal hauetatik, itsasertzera eramaten dotzuten beso (plataforma) luze batzuk irtetzen dira, kota ezberdinetan gora eta behera egiten dutenak.Era berean, aipatutako plataforma bertikal hauek sare batez estaltzen dira, forma organiko bat lortuz.
martes, 31 de marzo de 2009
MALAPARTE

Aurretik, ikusita euki dot Malaparte etxea, liburutegiko aldizkari baten baten, eta momentu horretan bezala, berriz be, bere kokapenak eta formak atentziñoa deitu dozte. Batez be, zerurantz igoten dan eskilara horrek, bertan dauden bista zoragarrietaz disfrutatzeko aukera emoten deuena, baina, baita barruko espazioak: itsasora irekitzen diren lehio karratu handi horien inguruan sortzen direnak. Santoña: arrainez beteriko itsasoan


Uretan hara eta hona uger dabizen arrainen antzera: Aipatutako baldintzak betetzeko nahiean, zinta batzuen arabilera. Hauek inguruko eraginek baldintzatuta euren tokia hartzen joan dira, gure 'itsaso' honetan zehar zabalduz.
Era berean, euren dinamikotasun horretan, pilatzean blokeak eratu dituzte...gure hiru guneak.
lunes, 23 de marzo de 2009
Zuhaitz urbanoa




Planteatutako zuhaitz urbanoa gero eta gehiago erabiltzen ari den altzairuzko egitura erraldoi eta korapilotsuetan oinarrituta dago. Bertan, panel batzuk eskegitzen direlarik, babesa emanez behe jartzen den jendeari. Panel hauek haizearekin mugitu egiten dira eta beraz, dinamikotasun bat ematen diete zuhaitzari, benetako zuhaitz baten moduan bizia eta arnasa hartuko balu bezela. Bestetik, nire zuhaitzak, badu bere formaren erreflexua lurrean, horrela lurra apurtu egiten da eta gune ezberdinak sortzen dira bertan jendea itxunduta edo jesarrita egin ahal izateko espazioak eratzen dituelarik, zuhaitz urbano berri honen itzaletan.
Gauez, altzairuzko tutuek dituzten neoizko argiak piztu eta bere ingurua argitzen du.
miércoles, 4 de marzo de 2009
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




