martes, 31 de marzo de 2009

Santoña: arrainez beteriko itsasoan





Faseetan sortuz doa eraikina, eragin ezberdinak jasoz, espazio ezberdinak eratuz...



Uretan hara eta hona uger dabizen arrainen antzera: Aipatutako baldintzak betetzeko nahiean, zinta batzuen arabilera. Hauek inguruko eraginek baldintzatuta euren tokia hartzen joan dira, gure 'itsaso' honetan zehar zabalduz.

Era berean, euren dinamikotasun horretan, pilatzean blokeak eratu dituzte...gure hiru guneak.







Espazio publikoen azterketa + hiru gune bereizi: politikoa, administratiboa, publikoa.
Jarritako baldintzak: hiru guneen arteko lotura, itsarora irekitako eraikinak, euren arteko zirkulazio fluido bat.

lunes, 23 de marzo de 2009

Miralles-en zuhaitz urbanoak




Zuhaitz urbanoa








Planteatutako zuhaitz urbanoa gero eta gehiago erabiltzen ari den altzairuzko egitura erraldoi eta korapilotsuetan oinarrituta dago. Bertan, panel batzuk eskegitzen direlarik, babesa emanez behe jartzen den jendeari. Panel hauek haizearekin mugitu egiten dira eta beraz, dinamikotasun bat ematen diete zuhaitzari, benetako zuhaitz baten moduan bizia eta arnasa hartuko balu bezela. Bestetik, nire zuhaitzak, badu bere formaren erreflexua lurrean, horrela lurra apurtu egiten da eta gune ezberdinak sortzen dira bertan jendea itxunduta edo jesarrita egin ahal izateko espazioak eratzen dituelarik, zuhaitz urbano berri honen itzaletan.
Gauez, altzairuzko tutuek dituzten neoizko argiak piztu eta bere ingurua argitzen du.

miércoles, 4 de marzo de 2009

Analisia




Lehen pausoak...

Lehenik emandako pausoetan, orubearen aurretik pasatzen ziren errepidea atzetik bideratu dugu, itsasoarekin erlazio estuago bat eratzeko eta eraikinak itsasora irekitzeko asmoarekin. Bestalde, gure ideia ere, zezen plaza gure proiektuan integratzea izan zen, Santoña herrian duen garrantzia dela. Horretarako aurreko eraikin bat suntsitu behar izan dugu. Azkenik, komertzioen zonaldearen luzapen bat planteatzen dugu.


orubearen antolaketari buruz...


...sakabanatutakoa trinkotuaren kontra, gardena ospelaren aurka, zirriborroa mugatuaren truke...


espazio publikoa...

sábado, 21 de febrero de 2009

Blade Runner

Aukeratzen jarrite, enaz zientzi-fikziozko pelikulen alde egiten dutenetarikoa, baia hau gustatu zitzaidan. Pelikula amaitu zanean, inguru guzti hori, gizarte hori, egunen baten errealitatean bilakatuko ote zan pentsetan geratu nintzen. Emoten deu behintzet, asmatzen dabizen teknologi berri guztiengatik eta hiri erraldoi eta indartsu batzuk hartzen ari diren bideagatik, holan izango dala parte batetik. Bestetik, pentse neban, badauzela beste hiri asko, hemen, Europa inguruen batez be, oso kontuten dekeala euren jatorrie eta gizartearen ongizatea. Baia, bueno, batek daki...

jueves, 19 de febrero de 2009

Indotxina-ko bidaia

Indotxinako bidai honetan gehien harritu doztena da, zelan dabizen munduko hiri batzuk, abiadura izugarri baten aldatzen. Ibai zabal bat eta inguruan bizitoki moduan txabolak izatetik, eraikin ikaragarriak eta kontrolatu gabeak egitera.

Batez be, zelan etorkizuneko hiri horiek, nola dabizen jatorrizko hiria botatzen, kanporantza bultzatzen.


Tradizioagaz lotutako, oso bitxia iruditu dazten bidaiko beste atal bat, eraikin artifizial eta zuhaitzen arteko baso hau izen da.


Klase hasieran aipatutako Cristina Iglesias eskulturea ekarri dit burura. Izan ere, artista honek natura erabiltzen deu elementu artifizialak egiteko eta kasu honetan, natura artifizial bat dala emoten deu, baia ezta holan. Naturak, berak, sortutakoa da. Asko gusta dazte zelan batzen diren biak argazki honetan: artifiziala eta naturala. Zer da zer?