jueves, 19 de febrero de 2009

ERRIOXA

Logroñoko udaletxea (1980) - Rafael Moneo




Udaletxetik gehien gusta zaztena barruko espazioak izen ziren, zelan erabiltzen dauen argia espazio bakoitzean, sapaiaren altuerakaz nola jolasten dauen eta baita, zutabe motak zelan esberdintzen deuzen (karratuak edo borobilak) zonalde batetan edo bestean egotearen arabera, iherarkia bat markatuz. Ganera, egitura eta itxitura banatzearena oso argi ikusten zan.

Nire ustez, oso lagungarria izango dazku irteera honetan ikusitakoa, batez be, programa zabal bat dekon udaletxe bat nola planteatu dan ikusteak. Gure inguruko herri gehienetan dekoguzen udaletxe konbentzionaletatik aparte beste ideia bat eukiteko, beste erreferentzia bat.

Alejandro Zaeran ofizinak


Asko gusta zazten arkitekto Madrildarraren ofizina eraikin hau, parte batetik bere, ez nauelako espero halako eraikin bat aurkitzea egie esan.
Eraikina, bera, barruan ezarritako funtzioez aparte, bere estalduraren bitartez erabilgarria bihurtze horrek deitu zozten atentziñoa. Ibilbide baten parte egiten da, bi punturen arteko lotura bat eskeintzen du, bezeroak eta tokiak, berak, eskatzen dereazen beharrak betetzen dituela uste dut.
Izan daiteke, ibilbide horiek eraikinaren forma baldintzatzea, baina baliteke proiektatzeko modu
ezberdin bat garatzea holan, funtzioak ematea forma edo.

J. Alcorta bodega - Iganacio Quemada

Nire lehenengo aldie izen da halako bodega minimalista eta innobatzaile bat ikusten nauena eta ardoaren mundu zabal horretarako atea ireki dozt.
Egie esan, inoiz ez dazte bururatu bodega batek dekozen beharrak zeintzuk izan ahal diren pentsetea, baina kondizio zehatz batzuk behar dituzten halako espezioek, zenbet aukera emoten dereazen harritu zozten.
Baita, aipatzekoa da ere, urte askotako tradizioa duen lanbide bat, nola eraldatu dan eta moldatu dan haize berrietara baina, beti ere, bere xarma mantenduz.

No hay comentarios: